Erreferentzia Marko Estandarra, hemendik aurrera EME, laguntza-koadro bat da, erakunde edo enpresa baten ohiko jardun-eremuak irudikatzen dituena, hizkuntza non eta zertan erabiltzen den erakutsiz.
EME deritzan laguntza-koadroa osatu du HPSk, erakundeek era sistematiko, argi eta errazean euskararen erabilera eta presentziazko helburuak jar ditzaten.
EMEren zeregin nagusia landu daitezkeen hizkuntza-alderdiak begiz jotzen eta lehenesten laguntzea da.
Begiz jotako eremu horietatik abiatuta, erakundeak bere neurriko Euskara Plana lantzeko bidea ematen du EMEk, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko. Enpresak nahi duen neurrian eta eran, betiere.
Asko dira enpresa batean hobetu daitezkeen egoerak. Horiek guztiak bildu, ordenatu eta errazenetik zailenerako hurrenkeran jarriak dituzu Erreferentzia Marko Estandarra deritzon taxonomian.
Hiru ardatzek osatzen dute EME: