Esparru sozioekonomiko pribatuaren arloan gaur egun balioetsitako hizkuntza politikako oinarrizko irizpideak, helburuak eta jardunbideak hiru dokumentutan biltzen dira bereziki.
Horien artean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak hizkuntza-normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa zehaztu du hamarkada baterako.
Geroagoko beste bi dokumentuek EBPNren baitako helburuen araberako lan-ildoak eta jardunbide zehatzak ezartzea dute helburu. Horrekin batera, urteetan zehar hizkuntza-plangintzan landutako bideen eta programen inguruko hausnarketa egitea beharrezkotzat jotzen dute. Hain zuzen ere, esparru sozioekonomikoan jorratutakoak horien artean kokatzen dira.