Azterlan honen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handietan euskararen erabilera aztertzea da. Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) emandako Enpresa eta Establezimenduen direktorioan agertzen diren 100 langile edo gehiagoko enpresa edo establezimenduak aztertu dira. 2003an egin zen azterlana.
0 eta 10 arteko eskala batean, euskararen batez besteko erabilera 3 puntu ingurukoa da enpresaren jardueretan eta EAEko enpresa handietako komunikatzeko moduetako bakoitzean. Dena den, batez besteko balio horren atzean askotariko egoerak daude.
Laburbilduz, esparru sozioekonomikoan euskara gutxi erabiltzen den ideia orokorra dagoela aintzat hartuta, bi interpretazio egin daitezke, behatzailearen izaera baikorraren edo ezkorraren arabera:
Enpresa dagoen gune soziolinguistikoa da euskararen erabileran eraginik handiena duen faktorea, faktore horrek argitzen baitu neurri handi batean ahozko komunikazioan gertatzen den erabilera, batez ere barnekoan. Horrekin batera, badira beste bi faktore berebiziko garrantzia dutenak: enpresaren tamaina eta euskararen aldeko neurriak hartu izana.