Enpresak ohiko jardunean administrazioarekin (udalak, mankomunitateak, foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta bere menpeko erakundeak, administrazio zentrala) izaten dituen ahozko zein idatzizko lan-harremanen ondorioz sortutako agiri-mota pare bat bildu dira.
Oro har, euskarri desberdinetako inprimaki arautuak, testu labur eta luzeak edota ahozko harremanak hartu behar dira kontuan: zerga-inprimakiak, obra-baimenak, txostenak, gizarte-segurantzako dokumentuak, gutunak, mezu elektronikoak, bilera teknikoen ingurukoak, etab.