Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

TXOSTENA

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Ulerterraza eta erakargarria

Testu luzea izanagatik ez du zertan derrigorrean astuna izan. Izan ere, saiatu behar dugu testu ulerterraza eta arina idazten, bestela, ez da arrakastatsua izango. Hortaz, egokiak diren esapideak, ulerterrazak eta aldi berean, aberasgarriak diren egiturak erabiliko ditugu txostena idazterakoan.
Txosten baten helburua egindako lana azaltzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideez baliatuko gara: grafikoak, taulak, irudiak... Hauek guztiek bizitasuna emango diote testuari eta gainera askoz erakargarriagoa izango da.
Lexiko espezializatua sarritan erabiltzen da horrelakoetan. Hala ere kontuan hartu behar dugu txostenaren irakurleak nortzuk izango diren, horren arabera jokatu.

Idazki elebidunetan, euskara azpimarratu

Arestian esan bezala, testu luzea izan ohi da txostena. Horregatik, memoria ele bietan jartzeko, formula bat baino gehiago erabiltzen da. Batzuk zutabeka antolatuta agertuko zaizkigu, agiri gehienetan erabili dugun moduan. Beste batzuk orriaren bi aldeetatik idatzita, alde batean euskaraz eta bestean erdaraz. Proposatzen den hirugarren aukera txosten bi prestatzea da, bata euskara hutsean eta bestea erdaraz. Azken honetan, aldiz, euskararen erabileraren alde egitearren, zilegi da hitz batzuk euskaraz ere agertu izatea. Adibidez, izenburua, tituluak, aurkibidea... Beste aukera bat izan daiteke, txostenaren bi bertsioak bata bestearen atzean kokatuta aurkeztea, lehenengo euskarazkoa eta gero erdarazkoa. Azken honek dakarren arazoa da testua gehiegi luzatzea. Dena den, hauek proposamenak baino ez dira eta kasu bakoitzean aztertu beharko dugu zein den egokiena.

 

Azken eguneratzea: 2007/03/22
Euskadi, auzolana