Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

TXOSTENA

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Hasierako atala

Txostenaren hasieran bi azpiatal sartzen dira: azala eta lehenengo orria.

  • Azala
    Azalean zenbait datu jaso behar dira: txostenaren, enpresaren eta sailaren izenak.
  • Lehengo orria(k)
    Atal honetan txostengilearen datuak aipatu ondoren, sarrera bat idatzi behar da. Jarraian aurkibidea ipintzen da, eta azkenik, txostenaren laburpena.

Txostenaren garapena

Txostenaren gorputza da, atalik garrantzitsuena eta mamitsuena, alegia.
Hemen zenbait argibide emango dugu, txostena jorratzeari ekin baino lehen. Amaitzeko atera ditugun ondorioak eta emaitzak eta egindako proposamenak eta gomendioak adieraziko ditugu.

Bukaerako atala

Material osagarria gehituko diogu txostenari. Inoiz eranskinak, glosategiak edota bibliografia adierazi ohi dira.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/03/22
Euskadi, auzolana