Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

KONTRATUA

Agiri-ereduen bankua

Alderdiak

Atal honetan, kontratua sinatuko duten bi alderdien datuak batzen dira: kontratatzailearenak alde batetik; eta bestetik, kontratatuarenak. Bertan zehaztuko ditugu, beraz, sinatzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia eta kargua, eta, horretaz gain, bi enpresen izenak, helbideak eta IFK zenbakiak ere bai.

Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira, esaldi hasieran egon ezean: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...

Zenbakiek milakoetan puntua daramate; baina, kodea, urtea edo telefono zenbakia adierazten badute, ez; beraz, kasu hauetan ez dugu punturik jarriko.

NAN: 78888440-G
IFK: K-48264030

 

Datu horiek guztiak modu bitan eman ahal dira:

Modu eskematikoan

Atal honi inprimaki itxura eman diezaiokegu, eta horrela, argiago ikusiko dira datuak.

Modu luzean

Datuok esaldi luze bakar baten bidez ere eman daitezke. Hori da biderik zabalduena, baina horrelako esaldiek testua iluntzen dute.

BILDUTA

Alde batetik Olaia Zabala Mintegi anderea, 78888440-G NAN zenbakiduna, SAIZAR HOTELAK katearen izenean eta ordez (Zahartxu auzoa 39, Usurbil- Gipuzkoa. IFK: Q-4800525-J), zuzendari den aldetik.
Eta bestetik, Joseba Goiri Ajuria jauna, 78334498-G NAN zenbakiduna, ARROBA INFORMATIKA enpresaren izenean eta ordez (Maria Agirre kalea 22, Bilbao - Bizkaia. IFK: L-4800897-J), zuzendari den aldetik.

REUNIDOS

Por una parte, doña Olaia Zabala Mintegi, con DNI 78888440-G, como directora de la cadena hotelera SAIZAR HOTELAK (domiciliada en Zahartxu auzoa 39, Usurbil – Gipuzkoa y con CIF: Q-4800525-J).
Por otra, don Joseba Goiri Ajuria, con DNI 78334498-G, en nombre y representación de ARROBA INFORMATIKA (domiciliada en calle Maria Agirre 22, Bilbao – Bizkaia y con CIF: L-4800897-J), en calidad de director de la misma.

Azken eguneratzea: 2007/03/16
Euskadi, auzolana