Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Produktuen jarraibideak

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Produktuaren izena

Eskuratu dugun produktuaren izena edo erreferentzia-kodea zehaztuko da jarraibideen hasieran.

Produktuaren ezaugarriak

Produktua zertarako erabiltzen den; zer atal edo osagai dituen; tresna elektronikoa bada, zer potentzia behar duen... Produktuaren zehaztasun guztiak eman behar dira.

Erabiltzeko jarraibideak

Atal honetan, produktua era egokian erabiltzeko modua azalduko da, pausuz pausu, modu argi eta zehatzean. Inoiz, irudiez baliatzen dira produktuaren funtzionamendua argiago azaltzeko.

Informazio osagarria

Segurtasunari dagozkion azalpenak adieraziko dira atal honetan.

Enpresa ekoizlearen datuak

Kontsumitzaileak informazio gehiago nahi izanez gero, edo erreklamazioa jarri nahi badu, nora jo behar duen azaldu behar zaio.

Produktuak hala eskatzen badu, gerta daitezkeen matxurak konpontzeko zerbitzuen zerrenda gehitu ohi da.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/02/19
Euskadi, auzolana