Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Berme-orria

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Bermearen inguruan egingo diren azalpenak, argiak eta zehatzak izango dira, erabiltzaileak erraz uler dezan zer dagoen bermearen barruan eta zer ez.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    Baldintzak / Condiciones

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Bermearen epea
    Plazo de la garantía

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

BERME-ORRIA

GARANTÍA

Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.

Bezeroaren kontura geratzen dira dendarako bidean produktuari gerta dakizkiokeen arazo eta arriskuak.

Quedan bajo la responsabilidad del cliente los problemas o defectos que puedan ocurrir en el transporte.

Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

Azken eguneratzea: 2007/02/19
Euskadi, auzolana