Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Berme-orria

Agiri-ereduen bankua

Definizioa

Eskuratu berri dugun produktuaren funtzionamendu ona egiaztatzeko eta sor daitezkeen matxuretatik babesteko, enpresa ekoizleak erosleari ematen dion dokumentua da berme-orria.

Bertan, betiere zehaztutako epearen barruan, gerta daitezkeen arazo teknikoen aurrean, enpresa ekoizleak nola jokatuko duen adierazten da. Hau da, matxuratutako produktuaren truke ondo dabilen bat emango dion bezeroari, edo matxuratutakoa konponduko duen...

Bermearen epea mugatzeaz gain, bermearen baldintzak ere azalduko zaizkio agiri honetan erosleari. Enpresa ekoizleak zein kasutan hartuko duen bere gain produktuaren ardura, alegia.

Gaur egun, produktua erostean bezeroak hartzen duen erosketa-tiketa nahikoa izaten da bermea lortzeko. Baina, batzuetan, enpresaren zigiluarekin markatutako berme-orria erakutsi behar da matxuratutako produktua konpondu edo aldatzeko.

Azken eguneratzea: 2007/02/19
Euskadi, auzolana