Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zor-agiria

Agiri-ereduen bankua

Abalaren datuak

Zor-agiri bat abalatu egin daiteke, hobe esanda, zorduna bera abala daiteke. Abala ematea zera da: ordaintzailea, hartzailea edo endosatzailea ez den hirugarren batek zor-agiriaren ordainketa bermatzeko idatzitako kanbio-deklarazioa.

Ekintza honetan bi pertsonak hartzen dute parte eta partaide bi horien datuak agertu behar dira, baita hori sinatu den eguna ere.

Abaldunaren izen-abizenak

Abala jasoko duen pertsonaren izen-abizenak adierazi behar dira. Pertsona hau zor-agiria sinatzen duen pertsona bera izango da.

Abala sinatu den eguna

Atal honetan eguna letraz adierazi behar izango dugu, horretarako euskararen berezitasunak kontuan izanik.

Abal-emailearen izen-abizenak eta helbidea

Pertsona honek zor-agiriaren ordainketa bermatuko du. Atal honetan bere izen abizenak, helbidea eta udalerria agertu beharko dira.

Honako hau da helbidea idazteko modu egokia:

Miren Gaztañaga Argote 
Gorbeia kalea 20, 4.C
01008 Vitoria-Gasteiz

(izen-abizenak) 
(kalea, zenbakia eta pisua)
(posta-kodea eta herria)

Helbidea adierazten dugunean, kaleen eta herrien izen ofizialak idaztea komeni da.

Atearen letra maiuskulaz idatzi behar da:

Manuel Iradier 7, 3.a     (hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A    (hirugarren solairuan bizi da, A letran)

Adibideetan ikusten denez, posta-kodeak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.

Abal-emailearen sinadura

Eta azkenik abala eman duenak bere sinaduraren bidez egiaztatu egin beharko du benetan abal-emailea dela.

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana