Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zor-agiria

Agiri-ereduen bankua

Toki-egunak

Tokia adierazteko beti izen ofiziala erabili behar da:

Vitoria-Gasteiz
Donostia-San Sebastian
Gernika-Lumo
Bilbao (izen ofiziala Bilbao; baina deklinatzean: Bilbon, Bilboko...)

Hauxe da Euskaltzaindiak data adierazteko gomendatzen duena:

Gernika-Lumo, 2006ko martxoaren 7a
Gernika-Lumon, 2006ko martxoaren 7an

Zor-agirien kasuan, aldiz, urtea eta eguna letraz idatzi behar dira, beraz gogoratu zenbakien idazkera:

Gernika-Lumo, bi mila eta seiko martxoaren zazpia
Gernika-Lumon, bi mila eta seiko martxoaren zazpian

Zenbakien idazkera

1 bat
2 bi
3 hiru
4 lau
5 bost
6 sei
7 zazpi
8 zortzi
9 bederatzi
10 hamar
11 hamaika
12 hamabi
13 hamahiru
14 hamalau
15 hamabost

16 hamasei
17 hamazazpi
18 hemezortzi
19 hemeretzi
20 hogei
21 hogeita bat
22 hogeita bi
23 hogeita hiru
30 hogeita hamar
40 berrogei
50 berrogeita hamar
60 hirurogei
70 hirurogeita hamar
80 laurogei
90 laurogeita hamar

100 ehun
200 berrehun
300 hirurehun
400 laurehun
500 bostehun
600 seiehun
700 zazpiehun
800 zortziehun
900 bederatziehun
1.000 mila 
2.000 bi mila

 


OHARRA:
Mila zenbakitik gora eta kenduko da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada:

(1.200) mila eta berrehun,  baina  (1.202) mila berrehun eta bi

(1.400) mila eta laurehun,  baina (1.402) mila laurehun eta bi

Azken eguneratzea: 2007/01/19
Euskadi, auzolana