Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zor-agiria

Agiri-ereduen bankua

Hartzailea

Normalean hartzailearen edo kobratzailearen izen-abizenak idazten dira. Baina, ordaintzailearen xedearen arabera, modu bat baino gehiago dago atal hau betetzeko.

Agindurako zor-agiria

Hartzailearen izen-abizenen ostean “–(r)en agindura”  idatzi behar da. Horrek pertsona bakarra izendatzen du eskubide horren jabe eta horri ordaindu behar izango dio.

Izenduna

“-(r)en agindura” klausula gabe.

Agindurakoa ez den zor-agiri izenduna

Formula honen bidez,  sinatzaileak agiria ez dela endosagarria adierazten du. Nahiz eta ohiko emate bidez ere transmiti daitekeen.

Zuriz

Zor-agiria luzatzen denean hartzailearen izenik ez da adierazten. Baina, ordainketa egin aurretik hartzailearen izen-abizenak jarri behar dira.

 

Azken eguneratzea: 2007/01/19
Euskadi, auzolana