Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zor-agiria

Agiri-ereduen bankua

Zenbatekoa zenbakiz

Ordaintzaileak zenbakiz idatzi beharko du zor-agiriaren ordez zenbateko diru kopurua eman nahi duen. Horretarako hurrengo puntuak kontuan hartu behar dira:

 

Zenbakiak babestu behar dira, hau da, diru kopuruaren alde bietan # marka egin behar da. Egindako txekeen zerrendan, aldiz, ez da beharrezkoa emandako diru kopurua # markaren bidez mugatzea.

eur.__________________#200#€


 

Diru kopurua numeroz adierazteko zentimoen aurrean koma idatzi behar da, sekula ez puntua.

desaconsejado/ aconsejado
   eur.            #200.90#€    eur.            #200,90#€



 

Milatik gorako diru kopuruetan derrigorrean idatzi behar da milakoen ondoren puntua. Urteak idazteko, ostera, ez da puntu hori erabiltzen.

desaconsejado/ aconsejado
   1980 € zor dizkiot   1.980 € zor dizkiot
   2.006ko abuztuaren 5ean   2006ko abuztuaren 5ean

 

Azken eguneratzea: 2007/02/14
Euskadi, auzolana