Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Proforma faktura

Agiri-ereduen bankua

Bezeroaren datuak

Atal honetan honako hauek bereiztu behar ditugu:

Izena

Bezeroaren izen-abizenak edo enpresaren izena.

Helbidea

Bezeroaren edo enpresaren helbidea.

Don Tello kalea 6, 5.B        
Aretxabaleta etorbidea 1, 2.D
Aita Donostia enparantza 3

Kalea, enparantza edo etorbidea moduko hitzak letra minuskulaz idazten dira, eta koma atariko zenbakiaren ostean jartzen da. Bestalde, atearen letra maiuskulaz idatzi behar da.

Manuel Iradier 7, 3.a     (hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A    (hirugarren solairuan bizi da, A letran)

Posta kodea eta herria

Bertan posta kodea edo herria idatzi behar dira, tartean punturik ez marrarik gabe. Bestalde, posta kodeak berak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.

48008 Bilbao

Probintzia

IFK

Kodea adierazten duten zenbakiek tartean ez dute punturik eraman behar.

Telefono zenbakia

Telefono zenbakiak punturik gabe eta hiru zifrako multzoetan adierazten dira.

946 313 438

 

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana