Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Faktura

Agiri-ereduen bankua

Produktu edo zerbitzuaren zehaztasunak

Atal honetan bereizten ditugu:

Kodea

Enpresak berak produktua edo zerbitzua sailkatzeko erabiltzen duen identifikazio zenbakia da.

Kopurua

Produktu baten ale kopurua edota zerbitzu baten metro kopurua adierazi behar dira.

Azalpena

Produktuak izanez gero, zein motatakoak diren azaldu behar da; eta, zerbitzu baten aurrekontua bada, zertan datzan adierazi beharko da.

Hiru inprimagailu.
Bulegoei bi pintura geruza eman urdin koloreko A44 pintura matearekin.

Tres impresoras.
Pintar los despachos con dos manos de pintura mate color azul A44.

Era, berean zutabe honen behealdean beste datu batzuk aipa ditzakegu, ordainketa modua, mugaeguna edota bestelako baldintzak.

Igeltsero lanak barne.
Ordainketa modua: %40 lana hastean eta %60 lana bukatzean.
Ordainketa modua: bankutik, jaso eta astebeteko epean.

Trabajos de albañilería incluidos.
Forma de pago: 40% a comienzo de obra y 60% al final de obra.
Forma de pago: por el banco, en un plazo de una semana tras la entrega.

Prezioa

Bertan adieraziko dugu produktuak aleko zenbat balio duen; eta, zerbitzua izanez gero, metro edo metro karratuak balio duena.

Deskontua

Produktuaren edo zerbitzuaren prezioari egindako murrizketa adieraziko dugu.

Zenbatekoa

Produktu baten ale guztien prezioa; edo, zerbitzua izanez gero, guztizko metro kopuruaren prezioa adierazi behar da, deskontua barne.

Zerga oinarria

BEZ gehitu gabeko guztizko zenbatekoa.

BEZ

Zerga oinarria kontuan hartuta, horri gehitu beharreko Balio Erantsiaren Zergaren zenbatekoa idatzi behar da. Bestalde, ezin dugu ahaztu euskaraz portzentajearen ikurra zenbakiaren aurrean idatzi behar dela.

oker / zuzen
16% %16

Aurrekontua guztira

Guztira ordaindu beharreko diru kopurua da, hau da, zerga oinarriari BEZ gehituta.

 

ZENBAKIAK EUSKARAZ

Zenbakiei dagokienez, gogoratu behar dugu milakoetan puntua idatzi behar dela.

5.000
50.000
5.000.000

Salbuespen izango dira urtea, kodea edota telefono zenbakia adierazten dutenak.

Urtea: 2007
PK:  48300
Tel.: 944 164 789

 

Azken eguneratzea: 2007/01/19
Euskadi, auzolana