Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Faktura

Agiri-ereduen bankua

Bezeroaren datuak

Atal honetan honako hauek bereiztu behar ditugu:

Izena

Bezeroaren izen-abizenak edo enpresaren izena.

Helbidea

Bezeroaren edo enpresaren helbidea.

Aralar kalea 6, 5.B     
Aretxabaleta etorbidea 1, 2.D
Aita Patxi enparantza 3

Kalea, enparantza edo etorbidea moduko hitzak letra minuskulaz idazten dira, eta koma atariko zenbakiaren eta solairukoaren artean jartzen da. Bestalde, atearen letra maiuskulaz idatzi behar da.

Manuel Iradier 7, 3.a     (hirugarren solairuan bizi da)
Manuel Iradier 7, 3.A    (hirugarren solairuan bizi da, A letran)

Posta kodea eta herria

48011 Bilbao

Bertan posta kodea edo herria idatzi behar dira, tartean puntu edo markarik gabe. Bestalde, posta-kodeak berak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.

Probintzia

IFK

Esan bezala, kodea adierazten duten zenbakiek ez daramate tartean punturik.

Telefono zenbakia

944 701 980

Telefono zenbakiak punturik gabe eta hiru zifrako multzoetan adierazten dira.

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana