Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

ESKAERA-ORRIA

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Agiri honetan idatzi behar dugun testua oso zehatza da. Hau da, prestatuta dagoen inprimakian adierazi behar ditugun datu hutsak dira. Beraz, estilo aldetik eman dezakegun aholku bakarra da letra argiz idatzi behar dela. Zenbakiak idazterakoan ere kontuz ibiliko gara ez erratzeko.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    Eskaera zk. / Nº pedido

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Helbidea
    Dirección

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

BEZEROA

CLIENTE

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana