Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

ESKAERA-ORRIA

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Eskaera-orriei dagokienez, eredu asko daude. Gehienetan agertzen diren atalak honako hauek dira:

Eskaeraren datuak

Atal honetan eskaera zenbakia aipa daiteke. Eredu batzuetan eskaera egin den eguna ere agertzen da.

Bezeroaren datuak

Eskaera egin duen pertsona edota enpresaren datuak bilduko dira hemen. Eskatutako materiala entregatzeko helbidea ere ageri behar da.

Eskaera

Eskatzen diren produktu zein zerbitzuak zerrendatu behar dira.

Ordaintzeko era

Eskatutakoa zelan ordainduko dugun zehaztu behar da, behar diren datuak azalduz (kontuaren zenbakia, titularra...)

Sinadura

Eskaera egiten duen pertsonak inprimakia sinatu egin behar du eskaera-orria balioztatzeko.

Oharrak

Oharrik egonez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren idatzi behar dira.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana