Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Aurrekontua

Agiri-ereduen bankua

Produktu edo zerbitzuaren zehaztasunak

Atal honetan bereizten ditugu:

Kodea

Enpresak berak produktua edo zerbitzua sailkatzeko erabiltzen duen identifikazio zenbakia da.

Kopurua

Produktu baten ale kopurua edota zerbitzu baten metro kopurua adierazi behar dira.

Azalpena

Produktuak izanez gero, zein motatakoak diren azaldu behar da; eta, zerbitzu baten aurrekontua bada, zertan datzan adierazi beharko da.

Hiru ordenagailu eramangarri.
Bulegoari hiru pintura geruza eman hori koloreko A33 pintura plastikoarekin.

 

Tres ordenadores portátiles.
Pintar el despacho con tres manos de pintura plástica color amarillo A33.

 

Era berean zutabe honen behealdean beste datu batzuk aipa ditzakegu, ordainketa modua, mugaeguna edota bestelako baldintzak.

Igeltsero lanak ez daude barne.

Trabajos de albañilería no incluidos.

 

Ordainketa modua: %50 aurrekontua onartutakoan eta %50 lana bukatutakoan.

Forma de pago: 50% tras la aceptación del presupuesto y 50% restante al finalizar el montaje.

 

Ordaintzeko modua: banku-transferentzia bidez, jaso eta 30 eguneko epean.

Forma de pago: mediante trasferencia bancaria, en un plazo de 30 días tras la entrega.

Prezioa

Bertan adieraziko dugu produktuak aleko zenbat balio duen; eta, zerbitzua izanez gero, metro edo metro karratuak balio duena.

Deskontua

Produktuaren edo zerbitzuaren prezioari egindako murrizketa adieraziko dugu.

Zenbatekoa

Produktu baten ale guztien prezioa; edo, zerbitzua izanez gero, guztizko metro kopuruaren prezioa adierazi behar da, deskontua barne.

Zerga oinarria

BEZ gehitu gabeko guztizko zenbatekoa.

BEZ

Zerga oinarria kontuan hartuta, horri gehitu beharreko Balio Erantsiaren Zergaren zenbatekoa idatzi behar da. Bestalde, ezin dugu ahaztu euskaraz portzentaiaren ikurra zenbakiaren aurrean idatzi behar dela.

16%                                  %16  

Aurrekontua guztira.
Guztira ordaindu beharreko diru kopurua da, hau da, zerga oinarriari BEZ gehituta.

 

ZENBAKIAK

Zenbakiei dagokienez, gogoratu behar dugu milakoetan puntua idatzi behar dela.

1.000
10.000
1.000.000

Salbuespen izango dira urtea, kodea edota telefono zenbakia adierazten dutenak.

Urtea: 2006
PK:      48390
Tel.:    944 701 980

 

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana