Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Albarana

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi
Agiri honetan idatzi behar dugun testua oso zehatza da. Hau da, datu hutsak dira prestatuta dagoen dokumentuan adierazi behar ditugunak. Beraz, letra argiz idaztea da estilo aldetik eman dezakegun aholku bakarra. Zenbakiak idazterakoan ere kontuz ibiliko gara ez erratzeko.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

     Albaran zk. / Nº albarán

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Helbidea

    Dirección

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

BEZEROA

CLIENTE

Azken eguneratzea: 2006/12/29
Euskadi, auzolana