Estilo aholkuak
Estilo zuzena
Gaztelaniazko ereduari jarraituz osatutako hirugarren pertsonako zenbait egitura baztertu behar dira, urruntasuna ematen baitiote testuari.
Honelako idazkiak argiak eta zuzenak izan behar dira eta igorlea zein hartzailea agerian utzi behar dira. Horretarako, idazkiaren igorlea adierazteko lehen pertsona -ni edo gu- erabiliko da, eta hartzailearentzat bigarren pertsona -zu edo zuek-.
aholkatuta / utzarazita
▼ ...jakinarazten da |
▲ ...jakinarazten dizut |
▼ ...eskertzen zaizu |
▲ ...eskertzen dizugu |
se comunica
se agradece |
Formaltasuna
Gutxieneko formaltasuna zaindu behar dugu idazkietan; hala ere, baztertu egin behar ditugu errotik formaltasun hutsalaren adierazpide batzuk:
▼ Jaun/ Andre txit prestua, gorena, argia...
▼ Baimena emateko erregutzen dizut...
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Izenburua erdian eta letra larriz idatzi behar da. Horrez gain, gutun elebidunetan euskarazko izenburua beti idatziko dugu erdarazkoaren gainean eta letra lodiz.
MATERIAL BIDALKETA
ENVIO DE MATERIAL
Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.
Aldez aurretik eskerrak emanez, zuen erantzuna laster izango dugulakoan, agurtzen zaitut.
Agradecido de antemano, y esperando recibir su respuesta con la mayor brevedad, reciba un cordial saludo.
Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.