Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Materiala bidali

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Hartzailearen helbidea

Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiko aldean idatziko dugu.

Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.

Izenburua

Izenburuan materiala bidali duzula adieraztea oso baliagarria izaten da, irakurleak zer motatako agiria den erraz identifikatzeko.

Hasierako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Material bidalketa

Materiala bidali duzula adierazi behar da.

Bukaerako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Toki-egunak

Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Igorlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu eta, azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.

Oharrak

Oharrik izanez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren idazten dira.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2006/12/28
Euskadi, auzolana