Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Langile bat onartu / langile bat ez hartu

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Estilo zuzena

Gaztelaniazko ereduari jarraituz osatutako hirugarren pertsonako zenbait egitura baztertu behar dira, urruntasuna ematen baitiote testuari.

Honelako  idazkiak argiak eta zuzenak izan behar dira eta igorlea zein hartzailea agerian utzi behar dira. Horretarako, idazkiaren igorlea adierazteko lehen pertsona -ni edo gu- erabiliko da, eta hartzailearentzat bigarren pertsona -zu edo zuek-.

aholkatuta / utzarazita
...jakinarazten da ...jakinarazten dizut
...eskertzen zaizu ...eskertzen dizugu

se comunica
se agradece

 

Formaltasuna

Gutxieneko formaltasuna zaindu behar dugu idazkietan; hala ere, baztertu egin behar ditugu errotik formaltasun hutsalaren adierazpide batzuk:

Jaun/ Andre txit prestua, gorena, argia...
Baimena emateko erregutzen dizut...

 

Idazki elebidunetan, euskera nabarmendu

Izenburua erdian eta letra larriz idatzi behar da. Horrez gain, gutun elebidunetan euskarazko izenburua beti idatziko dugu erdarazkoaren gainean eta letra lodiz.

ONGI ETORRIA

BIENVENIDO

Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.

Elkarrizketa egin ondoren erabaki dugu eskaintzen genuen lanposturako zure profila ez dela egokiena, momentu honetan gure enpresan sortu diren beharretarako bestelako prestakuntza daukan pertsona bat bilatzen ari gara. Sentitzen dugu.

Tras entrevistarnos, hemos considerado que su perfil no se ajusta al puesto y las necesidades que han surgido en la empresa. Buscamos a alguien con una formación diferente. Lo sentimos.

Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/28
Euskadi, auzolana