Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Langile bat onartu / langile bat ez hartu

Agiri-ereduen bankua

Erabakia jakinarazi

Atal hau da gutunaren muina, bertan lanpostuaren inguruan hartutako erabakia adierazten dugu eta.

Enpresak langile berria hartzea erabaki badu, formularen bat erabili ohi da ongi etorria emateko.

Langileak ez badu lanpostua lortu, sentitzen dugula adieraziko diogu.

Langile bat onartu

 

Aukeratze-prozesua abian jarri genuenetik CV asko jaso ditugu eta elkarrizketak egin ondoren, zeu aukeratu zaitugu aipatutako lanpostuan aritzeko. Zure profilari guztiz egokia deritzogu betebehar hau aurrera eramateko. Beraz, datorren astelehenean, hilaren 15ean, bulegora etorri behar duzu goizeko 9etan. Ongi etorri gure enpresara.

Desde que pusimos en marcha el proceso de selección hemos recibido muchos CV y una vez finalizadas las entrevistas, la hemos escogido a usted para ocupar el puesto. Consideramos que con su perfil podrá realizar la tarea encomendada. Así que, debe presentarse el próximo lunes día 15, a las 9 de la mañana en la oficina. Bienvenida a nuestra empresa.

 

Honen bidez, zure CV aztertu eta elkarrizketa egin ondoren, zu onartzea erabaki dugula jakinaraztn dizugu.

Por la presente le comunicamos que, tras estudiar su CV y entrevistarnos personalmente, hemos decidido aceptarle para el puesto de trabajo.

 

Lanpostu honetan aritzeko zure prestakuntza eta orain arte izan duzun lan eskarmentua oso baliogarriak izango direla pentsatzen dugu. Hori dela eta, gutun honen bidez, onartua izan zarela jakinarazten dizut. Beraz, astelehenean, abenduaren 4an, goizeko 8:00etan bulegora etorri beharko duzu. Ongi etorria izan.

Creemos muy adecuada tanto su formación como la experiencia laboral, así que, mediante esta carta le comunicamos que ha sido seleccionado. De modo que, deberá presentarse en la oficina el próximo lunes, 4 de diciembre, a las 8:00. Bienvenido.

Langile bat ez hartu

 

Elkarrizketa egin ondoren erabaki dugu eskaintzen dugun lanposturako zure profila ez dela egokiena, momentu honetan gure enpresan sortu diren beharretarako bestelako prestakuntza daukan pertsona bat bilatzen ari gara. Sentitzen dugu.

Tras entrevistarnos, hemos considerado que su perfil no se ajusta al puesto y las necesidades que han surgido en la empresa. Buscamos a alguien con una formación diferente. Lo sentimos.

 

Sentitzen dut, baina eskaini genuen lanposturako beste pertsona bat aukeratu dugu. Hala ere, zure profila oso interesgarria iruditu zaigu eta hurrengoetarako kontuan izango dugu.

Lo siento pero hemos seleccionado a otra persona para el puesto. A pesar de esto, su perfil nos ha parecido muy interesante y lo guardaremos para futuras ocasiones.

Azken eguneratzea: 2006/12/28
Euskadi, auzolana