Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Kexa adierazi / kexa bati erantzun

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Kexa gutuna idaztean izan dugun arazoari buruzko azalpen zehatzak eta argiak emango ditugu.

Tonu gogorregia ez erabiltzen saiatuko gara, ezta sarkastikoa ere. Gerta daiteke gure gutuna jasoko duen pertsona arduraduna ez izatea, hortaz, beti kexa adieraztean heziera ona mantenduko dugu. Tonu zorrotza izan behar da, baina ez zakarra.

Estilo zuzena

Gaztelaniazko ereduari jarraituz osatutako hirugarren pertsonako zenbait egitura baztertu behar dira, urruntasuna ematen baitiote testuari.

Honelako  idazkiak argiak eta zuzenak izan behar dira eta igorlea zein hartzailea agerian utzi behar dira. Horretarako, idazkiaren igorlea adierazteko lehen pertsona -ni edo gu- erabiliko da, eta hartzailearentzat bigarren pertsona -zu edo zuek-.

aholkatuta / utzarazita
...jakinarazten da ...jakinarazten dizut
...eskertzen zaizu ...eskertzen dizugu
se comunica
se agradece

 

Formaltasuna

Gutxieneko formaltasuna zaindu behar dugu idazkietan; hala ere, baztertu egin behar ditugu errotik formaltasun hutsalaren adierazpide batzuk:

Jaun/ Andre txit prestua, gorena, argia...
Baimena emateko erregutzen dizut...

 

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Izenburua erdian eta letra larriz idatzi behar da. Horrez gain, gutun elebidunetan euskarazko izenburua beti idatziko dugu erdarazkoaren gainean eta letra lodiz.

KEXA ADIERAZI

REFLEJAR UNA QUEJA

Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.

Gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuet, faborez.

Arazo hau laster konponduko duzuelakoan.

Os pedimos que, por favor, os pongáis en contacto con nosotros.

Esperando que pronto solucionéis este problema.

Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/27
Euskadi, auzolana