Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Kexa adierazi / kexa bati erantzun

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Hartzailearen helbidea

Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiko aldean idatziko dugu.

Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.

Izenburua

Izenburuan kexatzeko izan dugun arazoa edo gaia aipatuko dugu, irakurleak berehala identifika dezan.

Hasierako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Sarrera

Sarreratxoa egingo dugu kexa egiteko arrazoiak azalduz, hau da, beharrizan hori izatera eraman gaituen egoera aipatuko dugu.

Kexa adierazi / Kexa bati erantzun

Atal honetan, gure kexa aurkeztuko dugu, ahalik eta zehaztasun gehien adieraziz.

Kexa bati erantzuteko gutuna bada, arazoa edo akatsa zergatik gertatu den azaltzen saiatuko gara. Konponbideren bat aurkitzen ahaleginduko gara eta horrela jakinaraziko diogu kexa jarri duenari.

Bukaerako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Toki-egunak

Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Igorlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu, eta azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.

Oharrak

Oharrik izanez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren, idazten dira.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2006/12/27
Euskadi, auzolana