Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Informazioa eskatu / bidali

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Hartzailearen helbidea

Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiko aldean idatziko dugu.

Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.

Izenburua

Izenburuan informazioa eskatzeko edo bidaltzeko gutuna dela adieraztea oso baliagarria izaten da, irakurleak zer motatako agiria den erraz identifika dezan.

Hasierako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Sarrera

Normalean, informazio eskaera egin aurretik, hori egiteko arrazoiak azaltzen dira, hau da, beharrizan hori izatera eraman gaituen egoera edo aipatzen da.

Bestalde, helburua informazioa bidaltzea baldin bada, aurretik sarreratxo bat idazten da.

Informazioa eskatu edo bidali

Atal honetan informazioa bera eman edo eskatzen da.

Bukaerako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Toki-egunak

Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Igorlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu eta, azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.

Oharrak

Oharrik egonez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2006/12/27
Euskadi, auzolana