Egitura
Hartzailearen helbidea
Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiako aldean idatziko dugu.
Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.
Izenburua
Izenburuan faktura bat bidaltzeko edo itzultzeko gutuna dela adieraziko dugu, irakurleak berehala identifika dezan.
Hasierako agurra
Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.
Sarrera
Sarreratxoa egingo dugu faktura bidali edo itzultzeko arrazoiak azalduz.
Bidali / itzuli beharreko faktura adierazi
Atal honetan bidali edo itzuli beharreko faktura zein den zehaztuko dugu.
Bukaerako agurra
Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.
Toki-egunak
Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.
Igorlearen sinadura eta datuak
Dataren ostean sinatu eta, azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.
Oharrak
Oharrik izenez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren, idazten dira.
euskarazko eskema ikusi