Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Elkarrizketa-deia

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Hartzailearen helbidea

Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinean orriaren goiko aldean idatziko dugu.
Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.

Izenburua

Izenburuan elkarrizketa lotzeko gutuna dela adieraztea oso baliagarria izaten da, irakurleak zer motatako agiria den erraz identifikatzeko.

Hasierako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Sarrera

Normalean, elkarrizketara deitu aurretik, hori egiteko arrazoiak azaltzen dira, hau da, beharrizan hori izatera eraman gaituen egoera aipatzen da.

Elkarrizketara deitu

Atal honetan elkarrizketa-deia egiten da beharrezko zehaztasunak emanez.

Elkarrizketaren zehaztasunak

Elkarrizketa noiz eta non izango den zehazten da.

Bukaerako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Toki-egunak

Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Igorlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu eta, azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.

Oharrak

Oharrik izanez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren, idazten dira.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/01/10
Euskadi, auzolana