Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Elkarrizketa-deia

Agiri-ereduen bankua

Elkarrizketara deitu

Atal hau da gutunaren muina, bertan elkarrizketa egitea proposatzen dugu eta. Egoera eta elkarrizketa egiteko arrazoiak sakonago azaldu ahal dizkiogu gutunaren jasotzaileari, hitzorduaren datu zehatzak eman baino lehen:

 

Aukeratze-prozesua abian jarri genuenetik CV asko jaso ditugu eta prozesuaren bigarren fase honetan, gehien interesatu zaizkigunak aztertzen ari gara. Zure CV oso interesgarria iruditu zaigu eta lanpostu honetarako, zure prestakuntza eta esperientzia guztiz egokiak izan daitezkeelakoan, elkarrizketa bat egin nahiko genizuke.

Desde que pusimos en marcha el proceso de selección hemos recibido muchos CV y en esta segunda fase del proceso estamos estudiando los que más nos han interesado. Su CV nos ha parecido muy interesante y creemos que tanto su formación como su experiencia son muy adecuadas para el puesto. Por eso, nos gustaría hacerle una entrevista.

 

Zure CV jaso ondoren, elkarrizketara deitzen dizugu zure prestakuntzaz informazio gehiago izateko asmoz.

Tras recibir su CV, le llamamos a una reunión para obtener más información sobre su formación.

 

Gure lan-poltsan dauden datuak aztertu ondoren, bilerara deitzen dizugu.

Tras estudiar los datos que constan en nuestra bolsa de trabajo, le llamamos a una reunión.

 

Aukeratze-prozesua abian jarri dugunez, elkarrizketara deitzen dizugu.

Hemos puesto en marcha un proceso de selección y deseamos concertar una entrevista.

Atal honetan eskaintzen dugun lanpostuaren inguruan datu gehiago zehaztu ahal dugu, baina gehienetan elkarrizketa bera izango da zehaztasun guztiak emateko aukera eskainiko duena.

Azken eguneratzea: 2006/12/27
Euskadi, auzolana