Egitura
Hartzailearen helbidea
Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiko aldean idatziko dugu.
> Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.
Izenburua
Izenburuan, aztertuko dugun gaia aipatuko dugu, irakurleak berehala identifika dezan.
Hasierako agurra
Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.
Barkamena eskatu
Gutunaren hasieran, barkamena eskatuko dugu, akatsa edo arazoa aipatuz.
Azalpena
Atal honetan akatsa gertatu izanaren arrazoiak azalduko ditugu, datu teknikoetan gehiegi sakondu barik.
Eskerrak eman
Elkarrekin lan egiteagatik eta gugan jarritako konfiantzagatik eskerrrak emango dizkiegu. Testuari amaiera emateko mezu positiboren bat idatziko dugu, gertatu den arazoa berriro gertatuko ez den desioa adieraziko dugu.
Bukaerako agurra
Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.
Toki-egunak
Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.
Igorlearen sinadura eta datuak
Dataren ostean sinatu, eta azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.
Oharrak
Oharrik izanez gero, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren, idazten dira.
euskarazko eskema ikusi