Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Gutuna: Aurrekontua eskatu

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Hartzailearen helbidea

Leihodun gutunazala erabiliz gero, hartzailearen helbidea eskuinaldean orriaren goiko aldean idatziko dugu.

Datu horiek gutunazalean ere adieraz daitezke.

Izenburua

Izenburuan aurrekontua eskatzeko gutuna dela adieraztea oso baliagarria izaten da, irakurleak zer motatako agiria den erraz identifikatzeko.

Hasierako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Sarrera

Normalean, gutunaren muinarekin hasi aurretik, hau da, aurrekontua eskatu aurretik, sarreratxo bat idazten da aurrekariak azalduz, alegia, beharrizan hori izatera eraman gaituen egoera edo aipatuz.

Aurrekontua eskatu

Atal honetan zerbitzu bat kontratatzeko edo produkturen bat erosteko aurrekontua eskatzen da.

Bukaerako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Toki-egunak

Gutuna sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Igorlearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu eta, azkenik, sinatzailearen datuak idatzi behar dira.

Oharrak

Oharrik balego, orriaren behealdean, Oh. laburduraren ondoren idatziko lirateke.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2006/12/26
Euskadi, auzolana