Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zoriontzeko agiria

Agiri-ereduen bankua

Hasierako agurra

Idazkiaren hartzaileari nolako formaltasun-maila dagokion, halako agurra aukeratu behar dugu.

Hona hemen zenbait aukera idazkiei sarrera emateko, formaltasun-mailaren arabera sailkatuta:

Formalak:

Zuzendari andre agurgarria:
Jaun agurgarria:

Zuzendari andre agurgarri hori:

Jaun agurgarri hori:

Estimada sra. directora:
Apreciado señor:

Neutroak:

Zuzendari jauna:

Zuzendari jaun hori:

Señor director:

Goikoetxea andrea: Goikoetxea andre hori: Sra. Goikoetxea:
Jauna/Andrea: Jaun/Andre hori: Se ñor/Señora:

Hurbilak:

Laguna:
Adiskidea:

Lagun hori:

Adiskide hori:

Compañero:
Amigo:

Oso kontuan izan behar dugu hartzailea emakumezkoa ala gizonezkoa den, eta, horren arabera, jaun edo andre aukeratu.

Batzuetan ordea, hartzaileaz dakigun bakarra kargua da eta, beraz, ezin jakin hartzailea gizonezkoa  ala emakumezkoa den. Beste batzuetan, jende askori bidaliko diogun gutuna idazten dugu. Horrelakoetan, sarrerako agurrean jaun/andre jartzea gomendatzen dugu. (Adib. Zuzendari jaun/andrea, bezero jaun/andre agurgarria)

Bestalde, gutun bera pertsona bati baino gehiagori zuzenduta dagoenean jaun-andre erabiliko dugu. (Adib. Goikoetxea jaun-andreak)

Agurrari dagokion lerro hau bi puntuz itxi eta hurrengo lerroko testuaren lehenengo hizkia letra larriz idatziko dugu.

Andrea:
Lehengo egunean hitz egindakoaren arabera...

Azken eguneratzea: 2007/04/23
Euskadi, auzolana