Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zoriontzeko agiria

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Noiz eta nori

Agiri hau data zehatz edo gertatu den zerbaitengatik zoriontzeko erabiltzen da. Gabonak, urteurrena, jaiotzak... esaterako.

Horrelako testua idazterakoan kontuan izango dugu hartzailea nor den eta berari buruz daukagun informazioa; askotan, adina, sexua edo beste datu batzuk oso inportanteak baitira.

Argi eta garbi

Ez du testu luzeegia izan behar. Jasotzaileak erraz identifikatu behar du nor den igorlea eta zein den zoriontzeko arrazoia. Bestalde, txartela pertsonalizatzea komeni da.
Batzuetan ez da testu berezirik sortzen zoriontzeko eta bisita-txartela erabiltzen da, batez ere opariren bat egiten denean.

Badaude bestelako zorion agiriak, askoz orokorragoak. Herriko jaietan prentsan argitaratzen direnak, esaterako. Agiri hauetako testua are laburragoa izaten da eta enpresaren produktu edo zerbitzuen propaganda egiten da.

Bukatzeko, testua eskuz idatzitakoa izatea komeni da.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Zoriontze agiria mota askotakoa izan daiteke; eta, laburra izaten denez, agiri elebidunetan testua zutabe bitan zein goi-azpian idatz daiteke.

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Jai zoriontsuak opa dizkizuegu!

    ¡Os deseamos felices fiestas!

  • Testua bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.

    Jai zoriontsuak opa dizkizuegu!

    ¡Os deseamos felices fiestas!

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

ZORIONAK

FELICIDADES


Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/12/22
Euskadi, auzolana