Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Zoriontzeko agiria

Agiri-ereduen bankua

Igorlearen sinadura eta datuak

Amaitzeko, igorlearen datuak eta sinadura idatzi behar dira.

Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...

Idazkia elebakarra izanez gero, ezkerraldean lerrokatu ahal dira; baina, idazkia elebiduna izanez gero, erdialdean lerrokatzen dira.

 

Adibidea: testua elebakarrean


firma
Maite Sarasua Orbe
Gailur Errementeriko zuzendariordea

 

 

Adibidea: testu elebidunean

firma
Maite Sarasua Orbe
Gailur Errementeriko zuzendariordea
Subdirectora de Gailur Errementeria

Bestalde, posible da enpresaren izenean orokorrean igorri nahi izatea zoriontzeko agiria. Kasu horretan, enpresaren datuak jarriko ditugu: izena, helbidea, telefonoa...

 

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana