Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

PRENTSA-OHARRA

Agiri-ereduen bankua

Izenburua

Prentsa-oharrari izenburua jartzea ezinbestekoa da kazetariak agiria zertan datzan arin identifikatzeko. Aldi berean, oso garrantzitsua da izenburua laburra, argia eta erakargarria izan dadin; irakurtzean kazetariak berria argitaratzea merezi duela pentsa dezan.

Tipografia erabili behar dugu izenburua nabarmentzeko: letra handiagoa izango du, beltzez egongo da eta  erdian egongo da.


Merkealdia Tximeletan!

Rebajas en Tximeleta


Azpitituluak ere erabil daitezke izenburuari laguntzeko. Azpitituluak ere ez du oharraren gorputzaren tipografia bera izango: letra handiagoz (baina izenburua baino txikiago); edo letra tamaina berarekin, baina beltzez idatziko da.


Beherapenak Tximeletan!

Ekainaren 28tik merkealdia hasi da Tximeleta umeentzako arropa-dendan. Arropa guztia erdi prezioan egongo da.

Rebajas en Tximeleta!

Desde el 28 de junio es tiempo de rebajas en la tienda de ropa infantil Tximeleta. Toda la ropa estará a mitad de precio.

 

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana