Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Loteria

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Zozketa mota

Honetan, zozketaren inguruko informazioa ematen da. Gehienetan zozketa egiteko arrazoiak aipatzen dira: gabonetakoa, elkartasun ekintzaren bat diruz laguntzeko egiten den zozketa...

Zozketarako zenbakia

Atal honetan zozketan parte hartzeko daukagun zenbakia ageri da.

Partaidetza eta laguntzaren zenbatekoa

Atal honetan txartelaren salneurria adierazten da eta, hala dagokionean, loterian zenbat diru jokatzen den eta diru-laguntza zenbatekoa den bereizten da.

Zozketaren eguna

Zozketa noiz egingo den azaltzen da.

Oharrak

Agiri hauetako oharretan saria jasotzeko epe eta lekuari buruzko oharrak gehitu ohi dira; partaidetzaren iraungipen-data zehazteko ere baliogarriak izan daitezke.

Azken eguneratzea: 2006/12/22
Euskadi, auzolana