Igorlearen datuak
Atal honetan honako datu hauek jaso behar dira:
- Igorlearen izen-abizenak
- Kargua edo saila: Gogoratu!! Saila letra larriz idatzi behar da, baina kargua xehez.
Itzulpen Arloa, baina Itzulpen Arloko zuzendaria
- Fax zenbakia: faxa nondik bidali den.
Atal honetan ez dugu adierazi behar igorlearen erakundea, fax-orria idazpuruduna baldin bada.