Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Fax-orria

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Fax-orria inprimaki sinplea eta laburra da, baina datuak argi eta garbi adierazi behar dira, hau da, nork nori eta zer bidaltzen dion. 

Idazki elebidunetan, euskara  nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    Igorlea / remitente

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Hartzailea
    Destinatario

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

FAX-ORRIA

PORTADA DEL FAX

Bestalde, fax-orria betetzean, elebiduna izan arren, ez da beharrezkoa datu guztiak ele bitan errepikatzea, batez ere datu errazak edota komunak badira. Kasu horietan, osagai komunak euskara hutsean idaztea nahikoa da, esate baterako, data.

 

Azken eguneratzea: 2007/01/10
Euskadi, auzolana