Egitura
Dokumentua hiru zatitan antolatuko dugu: mezua, bukaerako esaldia eta norbere datuak jartzeko atala.
Mezua
Atal honetan norbaiten hilberria hartu dugula adieraziko dugu, hildakoarekin geneukan harremana labur-labur gogoratuz.
Bukaerako esaldia
Esamolde jakinen bidez, hildakoaren familiarekin bat egiten dugu adorea emateko eta atsekabean lagun egiteko formularen bat erabiliz.
Igorlearen datuak
Txartelaren amaieran norbere datuak idatziko ditugu, izen-abizenak, enpresaren izena eta bertan daukagun kargua zehaztuz.