Lan esperientzia
Atal honetan zein lanetan, noiz eta non ibili garen azaldu behar dugu. Datuok bi modutan aurkeztu ahal dira:
Kronologikoa
Informazioa zaharrenetik hurbilenera ematen da, horrela, izandako eboluzioa erakutsiz.
02/1-03/8 Maitexa jatetxean, sukaldari, eguneko menua eta pintxoak prestatzen
03/9-04/6 Zazpiko jatetxean, sukaldari, 1. platerak prestatzen
04/7-06-7 Elordui hotelean, gozogile, kartako postreen arduraduna
1/02-8/03 Restaurante Maitexa, preparación menu del día y pintxos
9/03-6/04 Restaurante Zazpiko, cocinera, preparación 1os platos
7/04-7/06 Hotel Elordui, repostera, postres de la carta
Atzetik aurrerako ordena kronologikoa
Gero eta gehiago erabiltzen den modu honek daturik hurbilenak azpimarratzen ditu, horiek izaten baitira onenak eta interesgarrienak.
04/7-06-7 Elordui hotelean, gozogile, kartako postreen arduraduna
03/9-04/6 Zazpiko jatetxean, sukaldari, 1. platerak prestatzen
02/1-03/8 Maitexa jatetxean, sukaldari, eguneko menua eta pintxoak prestatzen
7/04-7/06 Hotel Elordui, repostera, postres de la carta
9/03-6/04 Restaurante Zazpiko, cocinera, preparación 1os platos
1/02-8/03 Restaurante Maitexa, preparación menu del día y pintxos
Hemen jartzen ditugun datuak ondo aukeratuak izan behar dira; hau da, curriculuma errementeri batera bidaliko badugu, lan-arlo horrekin zerikusia duten esperientziak idatziko genituzke, eta ez genuke jarriko hiru hilabetez taberna batean egin genuela lan, edo urtebetez umeen arropa denda baten egon garela saltzaile.