Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

CURRICULUM VITAE

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Curriculum vitaeak orri bakarra edo, gehien dela, bi izango ditu; ez da komenigarria gehiago izatea. Curriculumaren helburua lan-elkarrizketa lortzea da; eta, horretarako, ez dira ahalik eta daturik gehien eman behar, baizik eta datu ondo aukeratuak, hau da, eskatzen dugun lanpostuarekin zerikusi zuzena daukatenak.

Itxura oso garrantzitsua da; beraz, paper ona aukeratu, ordenadorez idatzi, letra-mota egokia erabili, datuak ondo ordenaturik aurkeztu (multzokatuta, azpi-izenburuak idatziz...), eta, noski, ortografia akatsik gabe.

Argazkia ez da beharrezkoa, enpresak eskatzen ez badu. Bestalde, fotokopiak eginez gero, onak izan daitezela.

Curriculum elebidunak

Curriculum elebiduna idatzi nahi izanez gero, eta ahalik eta argien emateko, beharbada, aukerarik onena da orri batean euskarazkoa idaztea eta beste batean erdarazkoa.

Kasu horretan, euskara lehenesteko, kontuz ibili behar dugu curriculuma tolestu eta gutunean sartzerakoan: gutuna zabaltzean, euskarazkoak izan behar du ikusten den lehenengoa.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/01/10
Euskadi, auzolana