Estilo aholkuak
Estilo zuzena
Gaztelaniazko ereduari jarraituz osatutako hirugarren pertsonako zenbait egitura baztertu behar dira, urruntasuna ematen baitiote testuari.
Honelako idazkiak argiak eta zuzenak izan behar dira eta igorlea zein hartzaile agerian utzi behar dira. Horretarako, idazkiaren igorlea adierazteko lehen pertsona -ni edo gu- erabiliko da, eta hartzailearentzat bigarren pertsona –zu edo zuek-.
aconsejado / desaconsejado
▼ ...jakinarazten da |
▲ ...jakinarazten dizut |
▼ ...eskertzen zaizu |
▲ ...eskertzen dizugu |
se comunica
se agradece |
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.
Ongi etorria izan gure enpresara.
Bienvenido a nuestra empresa.