Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Bertaratze-ziurtagiria

Agiri-ereduen bankua

Egiaztatzailearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu eta, azkenik, igorlearen datuak idatzi behar dira. Kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar dira: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...

Idazkia elebakarra izanez gero, ezkerraldean lerrokatu ahal dira; baina, idazkia elebiduna izanez gero, erdialdean lerrokatzen dira.

 

Adibidea: testu elebakarrean

Bilbao, 2006ko martxoaren  7a
firma
Maite Sarasua Orbe
Gailur Euskaltegiko zuzendariordea

 

Adibidea: testu elebidunean

Bilbao, 2006ko martxoaren 7a

Bilbao, a 7 de marzo de 2006

firma
Maite Sarasua Orbe
Gailur Euskaltegiko zuzendariordea
Subdirectora de Gailur Euskaltegia

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana