Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Bertaratze-ziurtagiria

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Erakundearen paper ofiziala

Bertaratze-ziurtagiria erakundearen paper ofizialean egin behar da, hau da, bere idazpurua, anagrama eta helbidea dituena.

Estilo zuzena

Gaztelaniazko ereduari jarraituz osatutako hirugarren pertsonako egiturak baztertu behar dira, urruntasuna ematen baitiote testuari.

Hori dela eta, egiaztapenaren aurretik egiaztatzailearen datuak agertzea erabakitzen bada, estilo zuzena erabiliko dugu, hau da, egiaztatzailea adierazteko lehen pertsona -ni edo gu- erabiliko dugu.

Nik, Alaitz Garzia Zuriak, Arrizurigane aroztegiko idazkaria naizen honek, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Yo, Alaitz Garzia Zuria, secretaria de la carpinteria Arrizurigane, CERTIFICO:

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Izenburua erdian eta letra larriz idatzi behar da. Horrez gain, gutun elebidunetan euskarazko izenburua beti idatziko dugu erdarazkoaren gainean eta letra lodiz.

BERTARATZE-ZIURTAGIRIA

CERTIFICADO DE ASISTENCIA

Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.

Horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau luzatu dut.

Y para que así conste y surta los efectos oportunos, expido el presente certificado.


Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana