Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Bertaratze-ziurtagiria

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Izenburua

Izenburuaren bidez zein eratako ziurtagiria den zehaztu behar da: BERTARATZE-ZIURTAGIRIA.

Egiaztatzailearen datuak

Puntu hau hautazkoa da, ez da beharrezkoa; egiaztatzailearen datuak agiriaren beheko aldean sinaduraren azpian agertuko baitira.

Egiaztapena

Hiru datu ager daitezke, baina azken biak baino ez dira derrigorrezkoak:

  • Egiaztapena egiteko erabili diren iturriak
  • Ziurtagiria eskatu duenaren datuak
  • Ziurtagiriak aitortzen duena

Bukaerako esaldia

Ziurtagiria formula jakin batekin amaitzen da.

Toki-egunak

Ziurtagiria sinatu den toki-egunak adierazi behar dira.

Egiaztatzailearen sinadura eta datuak

Dataren ostean sinatu eta, azkenik, egiaztatzailearen datuak idatzi behar dira.

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana