Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Bertaratze-ziurtagiria

Agiri-ereduen bankua

Egiaztapena

Hauxe da ziurtagiriaren muina. Berton hiru datu ager daitezke, baina azken biak baino ez dira derrigorrezkoak:

 

  • Egiaztapena egiteko erabili diren iturriak

    ...  agiriak aztertu ondoren...

    Examinados los documentos...

     

    Gure eskaera-zerrendaren arabera...

    Según nuestro listado de pedidos...

 

  • Ziurtagiria eskatu duenaren datuak

Eskatzailearen izen-abizenak agertu behar dira, eta, hala badagokio, bestelako datuak: helbidea, nortasun agiria... Datu horiek asko badira, esaldi bakarrean bildu beharrean, esaldi berezituetan edo eskema moduan ematea komeni da.

 

  • Ziurtagiriak aitortzen duena

Zati hau garrantzitsuena denez, ahalik eta modu zehatz, labur eta argienean idatzi.

Nolako ziurtagiria den, halako datuak jaso behar izango ditugu; baina, orokorrean: hitzaldiaren izenburua / batzarraren gaia..., antolatzailea, tokia, eguna, iraupena...

Azken eguneratzea: 2007/01/09
Euskadi, auzolana