Euskara

euskadi.eus

Kanpo-harremanak

Bertaratze-ziurtagiria

Agiri-ereduen bankua

Egiaztatzailearen datuak

Puntu hau hautazkoa da, ez da beharrezkoa.

Egiaztatzailearen datuak agiriaren beheko aldean agertuko dira sinaduraren azpian. Baina, nahi izanez gero, ziurtagiriaren bukaeran emateaz gain, hartzailearen izen-abizenak eta kargua egiaztapena egin aurretik ere jaso daitezke.

Hori egiteko, honako esaldiok erabil daitezke:

 

Nik, Alaitz Garzia Zuriak, Arrizurigane aroztegiko idazkaria naizen honek, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Yo, Alaitz Garzia Zuria, secretaria de la carpinteria Arrizurigane, CERTIFICO:

 

Nik, Alaitz Garzia Zuriak, Arrizurigane aroztegiko idazkaria naizenez, honako hau ZIURTATZEN DUT:

Yo, Alaitz Garzia Zuria, siendo secretaria de la carpinteria Arrizurigane, CERTIFICO:

 

Nik, Alaitz Garzia Zuriak, Arrizurigane aroztegiko kudeatzailearen izenean, honako hau EGIAZTATZEN DUT:

Yo, Alaitz Garzia Zuria, en nombre del gerente de la carpinteria Arrizurigane, CERTIFICO:

 

Nik, Alaitz Garzia Zuriak, Arrizurigane aroztegiko kudeatzailearen ordez, honako hau ZIURTATZEN DUT:

Yo, Alaitz Garzia Zuria, en representación del gerente de la carpintería Arrizurigane,  CERTIFICO:

 

Alaitz Garzia Zuriak EGIAZTATUA:

Alaitz Garzia Zuria CERTIFICA:

Azken eguneratzea: 2007/05/16
Euskadi, auzolana