euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko 2020ko lehenengo deialdia indarrik gabe uztea

Argitalpen-data: 

Deialdia 2020ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratu eta garatzen joan da. Dagoeneko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da apirilaren 3an. Proba idatzia maiatzaren 9an egingo zela iragarri zen, Barakaldoko BECen.

Deialdia argitaratu ondoren, osasun-larrialdia gertatu da Covid-19 birusa hedatzearen ondorioz,  eta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, indarrean dago alarma egoera. Ondorioz, urruntze soziala bermatzeko neurriak hartu dira, oraindik zehaztugabea den aldi baterako. Horregatik, beharrezkoa da hain data hurbiletan ekitaldi jendetsuak egiteko biderik ez ematea. Hortaz, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko 2020ko lehenengo deialdia bertan behera utzi behar da, eta hala ebatziko da datozen egunetan EHAAn argitara emango den IVAPeko zuzendariaren Ebazpenean.

Nolanahi ere, deialdian jada egindako egintzei ahalik eta baliorik handiena emateko, eta deialdian parte hartu duten pertsonen onurarako, lehenengo deialdirako onartutako eskabideak kontuan hartuko dira 2020ko bigarren deialdirako, interesdunek aurkakorik adierazten ez badute.

Euskadi, auzolana